jueves, 22 de marzo de 2012

BAIONAKO ARKITEKTURA ETA PAISAIGINTZA ESKOLA. bidean eten bat.

"Proiektuak V" ikasgaia bukatzear dagoelarik, Ubay eta bion artean burutu beharreko azken ariketaren lehendabiziko intentsio eta pausoak aurkezteko moduan gaude. Oraingoan, Baionako unibertsitateari harreta jarri eta bertako "campus"-aren Arkitektura eta Paisaigintza eskola ("École d´architecture et paysage de Bayonne") proiektatzea da, hain zuzen ere, urteko azken lana.




Urte osoan landutako ordenazioan barrena, unibertsitate eraikina aurreko ariketetan buruturiko egoitza eta etxebizitza eraikinaren "bikia" dela esan dezakegu, "Square depression" baten bidez, fakultate berriak aurreexistentziak bisualki errespetatzen dituena, alegia. Izan ere, gaur egun "arsenalean" ematen den irakurketa historikoa mantendu nahaian, bolumenaren soterramendua proposatzen da.


proiektatze prozesua (hasierako irudiak)


Ikuspegi orokorra (hasierako irudiak)


Erabaki honek dakarren ondorioak ugariak dira (beharrezkoak ditugun kanpo praktikak kale kotan burutzeko aukera, kalearen depresioak dakarren aukera funtzionalak, eremuaren garbitasuna, bolumetriaren eragin eza...). Halere, egia esan, arazoak ere dakar, eta askotan, arazoei bilaturiko irtenbideak dira proiektuaren benetako funtza. ARGIA DA ARAZOA eta EGITURA KONPONBIDEA  istorio honetan. Aurreko irudian antzeman daitekeenez (ikus.2.irudia), eraikinaren egitura da argiaren premia asetzen duena, bere dimentsio eta formari esker. Aurretik aipaturiko "depresio" ideiaren ohiartzuna balitz, egitura, sare gisa ulertua, hirugarren sotora ailegatzen da beregain jauziko diren karga guziak bideratzeko helburarekin. Eraikina eta kalearen arteko harremana guztiz estutzen da momentu honetan, distribuzioak burutzeko ere erabaki honen ondorioz sorturiko "argi iturri" handi hauek erabiliz.

Hasierako irudiak

Habiapuntua argituta, programaren ordenazioaren azalpenean murgilduko gara. Bina besodun forma da eskuartean dugun "partzela". Dimentsioei jaramon eginez, lehendabiziko erabakia eraikinaren ulermen erraza bultzatu nahaian programaren izaera ezberdinak banatzean datza: alde batetik funtzio administratiboa izango genuke, bestetik, ordea, dozentea. Hirugarren sotoa, azkenik, eremu libre gisa ulertuko genuke, 3500m2-ko tailer funtzioanitza.


distribuzio oinak (oinarrizko eskemak)
a-a´ebaketa (barne patioen izaera)

b-b´ebaketa (programaren antolamendua aize antzeman daiteke. Ebaketaren izaerak berehala bideratzen gaitu lehen sotoko konpartimentaziotik hirugarren sotoko lan eremura arte,  tartean dirauen liburutegi baten irakurketa bateratutik pasaaraziz)

Egituraren izaerak altuera bikoitzeko nahiz hirukoitzeko eremuak proiektatzeko aukera eskeiniko luke, programan aurkituko ditugun beharrei aurre egiteko asmoz.


Bidea zabalik dirau hortaz, ibilbidea bukatzea besterik ez zaigu gelditzen.


laneko infografiak




To be continued...

No hay comentarios:

Publicar un comentario